martes, 25 de octubre de 2011

Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak- 2011/10/14

Tenologiari buruz gehiago ikasteko prozesu honetan, andereñoak testu batzuk ekarri dizkigu ikasgelara. Testu bat banatu dio talde bakoitzari, guztiok testu berdina ez izatekotan. Guk Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak testua dugu, zeinetan IKTek gaur egun gure bizitzan duen importantzia dela eta, eskoletan sartzen hasi direla eta bertan irakasle eta ikasleak direla protagonista nagusi azaltzen duen. Zer nolako gaitasunak eskuratu behar dituzte bai irakasle zein ikasleak IKTei buruz gehiago jakiteko? Proiektu honi jarraituz, gaitasun mapa bat lantzen da, irakasle eta iksaleen profil espezifiko bat landuz.
Gai honi buruz gehiago barneratzeko, hitz gakoak aurkitzen hasi gara, hauek izanik:
-IKT: Informazio eta Komunikazio Teknologia.
-Teknologia: gure kulturaren parte den ezagutu beharreko alderdi berri bat.
-Eskola: teknologia berriak martxan jartzeko toki egokia.
-Irakasle eta ikasle: eskolako aldagai garrantzitsuenak.
-ISTE/NETS2: gaitasunak zein motatakoak izan behar diren jakiteko abiapuntutzat hartzen diren erakundeak.
-Gaitasun mapa: irakasle-profila osatzeko beharrezkoa, autonomoa, IKTetan trebatua eta herritarra.
-Ikasleen mapa: gazte autonomoa lortzeko beharrezkoa, gazte sortzailea, kritikoa eta arduratsua.
-Gaitasuna: egoera desberdinen irtenbideentzako ezagupenak, egokipenak eta nortasun-ezaugarriak dira.
-IRAKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA:
   1.-LANBIDE ARLOKO GARAPENA ETA KUDEAKETA: kudeatzeko irakasleek jakin behar duten guztia, programa hauen bidez: kalkulu-orriak, posta elektronikoa, multimedia aurkezpenak...
  2.-DIDAKTIKA, PEDAGOGIA ETA KURRIKULUMA: ikasgelako gaitasunak blog, wiki, lankidetza-proiektu eta abarren bidez.
  3.-HERRITARTASUN DIGITALA: herritar arduratsu gisa prestatzeko gaitasunak gurazo iragazkien, CreativeCommons programaren bitartez.
-IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA:
  1.-TREBETASUN TEKNOLOGIKOA: IKTa eraginkortasunez erabiltzea.
  2.- BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA: ikasleak bere aukeratan duen konfiantzaz aritzen da.
  3.-HERRITARTASUN DIGITALA: jarrera kritiko batekin, jokabide-arauak errespetatzea informazioaren erabilera arautzeko.
Hauek lau hezkuntza mailatan( HHtik LH 4.mailara; LH 5 eta 6; DBH osoa eta batxilergoa) banatuta daude eta bakoitzean trebetasun teknologiakoa, bizitza osorako ikaskuntza eta herritartasun digitala desberdina izango da, gehiago landuz eta barnertuz urteak aurrera joan ahala.

lunes, 24 de octubre de 2011

MODULU ASTEA!! 2011/10/07

Aste honetan Modulu lanari ekiten diogu. Kultura-odareei buruz hitz egin behar dugu eta landutako  guztia bideo batetan agertuko da.
Kultura-ondarearen gaiarekin, gure herrietako iraganaean arituko gara eta gure inguruko tradizio, jai, historia, dantza etabarrei buruz gehiago ikasiko dugu.
Helburu nagusia inguruneko kultura-ondarea komunikatzea da, guk horri buruz ikasten dugun guztia kontuan izanez eta gero hura bideo batn bidez besteei agertaraziz.

Informazio eta komunikazio teknologiak-2011/10/30

Klasea hasteko, musika entzuten dugu lasaitzeko eta pentsatu egiten dugu zeintzuk izan diren gure lehen eskuemanak ikt-ekin.
Egun honetan teknologiaren barrenean lehen pausuak ematen hasten gara. Ez hori bakarrik, andereñoak jendearen aurrean hitz egiteko dugun gaitasuna ikusi nahi du eta horretarako, ikasgelaren aurrean azaltzeko power point batzuk ekarri ditu.
Power point horietan web 1.0 eta web 2.0ren arteko konparaketa egiten da, haien arteko desberdintasunak azalduz. Web 1.0aren sinpletasuna(nahiz eta hasieran horrela ez zen), eduki gutxi, eduki horien irakule gehiegi, orrialde estatikoak, orrialdeen eguneratze esakasia, diskurtso lineala...
Horren ondoren web 2.0 berriatzailearen agerpena: web kolaboratiboak, jakintza teknologiko aurreratuak izan gabe informazioa argitaratzeko erraztasuna, beti aldatzen ari den informazioa...eta guzti honek ekarri zituen aurrerapen teknologikoak.

  Ikasleok binaka irtetan hasi gara eta bakoitzak tokatzen zitzaien "koadrotxoa" azaldu du. Pertsonalki zer esan, nahiz eta umeen aurrean hitz egiteko zailtasn handirik ez dugun /gutariko bi monitoreak ere gara), laurogeita bost ikaskide aurrean hitz egitea ez da batere erraza, zerbait txarto egingo duzulakoan bait zaude. Hobetuko dugu, ziur nago!
Diapositiben azalpenak amaitzerakoan, honako bi bideo hauek ikusi ditugu:
http://www.youtube.com/watch?v=Bc0oDIEbYFc
http://www.youtube.com/watch?v=Z78aaeJR8no
Gaur egun teknologiak eta hezkuntzak bata bestearen aldetik eta biak batera daudenean azaltzen digute.