martes, 25 de octubre de 2011

Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak- 2011/10/14

Tenologiari buruz gehiago ikasteko prozesu honetan, andereñoak testu batzuk ekarri dizkigu ikasgelara. Testu bat banatu dio talde bakoitzari, guztiok testu berdina ez izatekotan. Guk Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak testua dugu, zeinetan IKTek gaur egun gure bizitzan duen importantzia dela eta, eskoletan sartzen hasi direla eta bertan irakasle eta ikasleak direla protagonista nagusi azaltzen duen. Zer nolako gaitasunak eskuratu behar dituzte bai irakasle zein ikasleak IKTei buruz gehiago jakiteko? Proiektu honi jarraituz, gaitasun mapa bat lantzen da, irakasle eta iksaleen profil espezifiko bat landuz.
Gai honi buruz gehiago barneratzeko, hitz gakoak aurkitzen hasi gara, hauek izanik:
-IKT: Informazio eta Komunikazio Teknologia.
-Teknologia: gure kulturaren parte den ezagutu beharreko alderdi berri bat.
-Eskola: teknologia berriak martxan jartzeko toki egokia.
-Irakasle eta ikasle: eskolako aldagai garrantzitsuenak.
-ISTE/NETS2: gaitasunak zein motatakoak izan behar diren jakiteko abiapuntutzat hartzen diren erakundeak.
-Gaitasun mapa: irakasle-profila osatzeko beharrezkoa, autonomoa, IKTetan trebatua eta herritarra.
-Ikasleen mapa: gazte autonomoa lortzeko beharrezkoa, gazte sortzailea, kritikoa eta arduratsua.
-Gaitasuna: egoera desberdinen irtenbideentzako ezagupenak, egokipenak eta nortasun-ezaugarriak dira.
-IRAKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA:
   1.-LANBIDE ARLOKO GARAPENA ETA KUDEAKETA: kudeatzeko irakasleek jakin behar duten guztia, programa hauen bidez: kalkulu-orriak, posta elektronikoa, multimedia aurkezpenak...
  2.-DIDAKTIKA, PEDAGOGIA ETA KURRIKULUMA: ikasgelako gaitasunak blog, wiki, lankidetza-proiektu eta abarren bidez.
  3.-HERRITARTASUN DIGITALA: herritar arduratsu gisa prestatzeko gaitasunak gurazo iragazkien, CreativeCommons programaren bitartez.
-IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA:
  1.-TREBETASUN TEKNOLOGIKOA: IKTa eraginkortasunez erabiltzea.
  2.- BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA: ikasleak bere aukeratan duen konfiantzaz aritzen da.
  3.-HERRITARTASUN DIGITALA: jarrera kritiko batekin, jokabide-arauak errespetatzea informazioaren erabilera arautzeko.
Hauek lau hezkuntza mailatan( HHtik LH 4.mailara; LH 5 eta 6; DBH osoa eta batxilergoa) banatuta daude eta bakoitzean trebetasun teknologiakoa, bizitza osorako ikaskuntza eta herritartasun digitala desberdina izango da, gehiago landuz eta barnertuz urteak aurrera joan ahala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario