lunes, 24 de octubre de 2011

Informazio eta komunikazio teknologiak-2011/10/30

Klasea hasteko, musika entzuten dugu lasaitzeko eta pentsatu egiten dugu zeintzuk izan diren gure lehen eskuemanak ikt-ekin.
Egun honetan teknologiaren barrenean lehen pausuak ematen hasten gara. Ez hori bakarrik, andereñoak jendearen aurrean hitz egiteko dugun gaitasuna ikusi nahi du eta horretarako, ikasgelaren aurrean azaltzeko power point batzuk ekarri ditu.
Power point horietan web 1.0 eta web 2.0ren arteko konparaketa egiten da, haien arteko desberdintasunak azalduz. Web 1.0aren sinpletasuna(nahiz eta hasieran horrela ez zen), eduki gutxi, eduki horien irakule gehiegi, orrialde estatikoak, orrialdeen eguneratze esakasia, diskurtso lineala...
Horren ondoren web 2.0 berriatzailearen agerpena: web kolaboratiboak, jakintza teknologiko aurreratuak izan gabe informazioa argitaratzeko erraztasuna, beti aldatzen ari den informazioa...eta guzti honek ekarri zituen aurrerapen teknologikoak.

  Ikasleok binaka irtetan hasi gara eta bakoitzak tokatzen zitzaien "koadrotxoa" azaldu du. Pertsonalki zer esan, nahiz eta umeen aurrean hitz egiteko zailtasn handirik ez dugun /gutariko bi monitoreak ere gara), laurogeita bost ikaskide aurrean hitz egitea ez da batere erraza, zerbait txarto egingo duzulakoan bait zaude. Hobetuko dugu, ziur nago!
Diapositiben azalpenak amaitzerakoan, honako bi bideo hauek ikusi ditugu:
http://www.youtube.com/watch?v=Bc0oDIEbYFc
http://www.youtube.com/watch?v=Z78aaeJR8no
Gaur egun teknologiak eta hezkuntzak bata bestearen aldetik eta biak batera daudenean azaltzen digute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario