Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak testuaren lanketarekin jarraitu dugu bariku honetan. Testuari buruzko sintesi bat egin dugu haren alde garrantzitsuenak kontuan hartuz:
Teknologiak gure kulturaren parte direnetik eskoletan haien txertapena egotea ezinbetekoa da.Bertan, horren lanketan arituko direnak irakasle eta ikasleak dira, zeintzuek gaitasun batzuk garatu beharko dituzten, IKTekin egoki aritzeko irakasle- eta ikasle-profil bat izatera lortu arte. Gaitasunak lanbide arloa, ikasgelako didaktika eta herritartasun digitala izango dute ardatz bezala eta lau hezkuntza-mailatan banatzen dira: Haur hezkuntzatik lehen hezkuntzako 4.mailara; LHko 5 eta 6.maila; DBHko 1.mailatik 4.mailara eta batxilergoa.
Honako bideo hau uzten dut, zeinetan oso ondo azaltzen den teknologiek hezkuntzan duten garrantzia eta nolako beharrizana egongo den eskoletan. Hezkuntza era aktibo batetan eraman behar delako eta haurrek ikasi egin beharko dutelako eotrkizuneko bizitzan arazo gabe ibiltzen, teknologiaz eta aurrerapenez betetako bizitza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario