Bideoaren hausnarketa :
Gaur egungo herrialde modernoak , beren hezkuntza sistemen berregituratze bat bilatzen ari dira , hori bai bere ikasleei kultura ondasunaren baloreak transmitituz eta mantenduz, horrez gain etorkizuneko ekonomian bere lekua zein izango den irakatziz .
Gaur egungo eskolak , aintzinako baloreetan oinarriturik jarraitzen dute , non inteligentzia gaitasun akademikoetan laburbiltzen zen . Hori dela eta umearen grapenari ez zaio/zitzaion garrantzirik ematen eta hori dela eta ume askok , ikasteri ez diote edozelako aplikazio praktikorik aurkitzen .
Hezkuntza edo eskola sistema , industria sistemarekin konparatzen du narratzaileak , bertan umeak jaiotza urtaren arabera klasifikatzen dira , produkuen moduan , txirrinak daude , taldean hezitzen dira ….ez dira umearen gaitasunak kontuan hartzen, gehienetan , bere mugak , zailasunak alde batera uzten dira urtean egindako programazioa edo kurrikuluma bete ahal izateko.
Gaur egungo hezkuntza sistema estandarizazioaren arabera dago antolatuta, eskatutako maila horretara ailegatuz gero , ikasleei ez zaie garatzen jarraitzeko aukerarik ematen , irakaslegoak lagunduta ez, behintzat. Gainera esaten azkenaldian esan ohi da umeak oso azkar oharkabetzen direla , baina hori , bideoan esan bezala , oss erreza da , beste gauza askoz ere dibetigarriagoak izanda (telebista, konsolak …) , hezkuntza hain aspergarria izanik .
Zergatik gobernuek ez dute berritzeko esfortzu hori egiten ? ba ez zaielako komeni. Gaur egun boterea gutxiengo baten eskuetan dago , eta botere hori mantentzeko ez zaie komeni pertsonak haien kabuz pentzatzea.
Azkenik , aztertu beharko litzateke zergatik gaur egungo eskoletan hain garrantzi txikia ematen zaion sormenaren gaitasunari . Hainbat ikerketa azaleratu duten moduan , umeak txikitan duten sormen gaitasuna izugarria da eta urteak pasa ahala desagertzen joaten da . Umeen sormen gaitasuna ez dago bat – batean moztu beharrik , ondorio positibo bat bilatzera baizik .
No hay comentarios:
Publicar un comentario