Gure testuaren lanketarekin jarraituz, testuaren barnean garrantzitsuenak diren hipotesiak edo ideia nagusiak aipatuko ditut:
IKTak kulturaren barnean ari dira sartzen eta horregatik, lan egiteko, hezteko eta ongi pasatzeko modu ezberdinak aztertu behar ditugu.
Eskola IKT beri eta ezezagun horiek ezagutzera emteko toki egokia dira, zeinetan bi alderdi nagusik hartzen duten parte: irakasle eta ikasleak.
Res.es dokumentua hartzen da abiapuntu bezala eta hura osatzeko bi proiektu: ISTE eta NETS2.
Proiektu hories baliatuta, gaitasun mapa bat lantzen da eta hortik irakasle- profil bat lotzen da: autonomoa, IKTetan trebatua eta herritarra.
Ikasleak ere profil bat lortu behar dute: sortzailea, kritikoa eta arduratsua.
Baina zer da gaitasuna? Gaitasuna, askotariko egoerei irtenbidea ematea ahalbidetzen duen ezagupenak, egokimenak eta nortasun-ezaugarriak dira.
Irakasleen profil hori lortzeko honako ardatz hauek jarraitu behar dira:
- Lanbide arloko garapena eta kudeaketa: irakasleen gaitasunen bilketa.
- Didaktika, pedagogia eta curriculuma: ikasgelako gaitasun batzuen bilketa.
- Herritartasun digitala: ikasle arduratsu bezala prestatzeko irakasleak behar dituzten gaitasunak.
Ikasleen profila lortzeko ardatzak:
- Trebetasun teknologikoa: IKTak eraginkortasunez erabiltzea.
- Bizitza osorako ikaskuntza: pertsona eta aukeretatik ikasi beharrekoa.
- Herritartasun digitala: gizarteko jokabide-arauak errespetatzea.
Hiru ardatz hauek azpikategoriatan banatuta daude eta horiek IKT gaitasun orokorrak osatzen dituzte.
Gaitasun espezifikoak ere kontuan hartu behar dira eta horiek lau hezkuntza mailatan banatzen dira:
1.- Haur Hezkuntzatik, Lehen Hezkuntzako 4.mailara.
2.- LHko 5 eta 6.mailak.
3.- DBHko 1.mailatik 4.mailara,
4.- Batxilergoa.
Gaitasun mapa osoa da lagungarria "Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna" garatzeko.
Hemendik aurrera, testuak IKTen gaitasun espezifikoak lau hezkuntzamailatan dituzten ezaugarriak lantzen ditu, betiere errezenetik hasita (LH) zailenera arte (Batxilergoa).
No hay comentarios:
Publicar un comentario